XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere iritziz, euskaldunok jimnasiaren gisa lantzen, aipamenak egiterakoan ezagutzen dugun nagikeria uxatzen saiatu behar dugula derizkiot lanak merezi duenean, noski, gure isiltasunak sarritan esker txarra landu baino ez bait du egiten.

Bidezkoa dela derizkiot gure pintore haundien arte lana goratzea, Euskalerriari zegokiona sortu zuten haiena.

Lan hori betaurre garbiz eta gardenez aztertu behar da, egungo itxurazko koloredun prismak erabili gabe utziaz.

Pintatzaile haiek beren lana egin zuten, hots, kolorearen neurrian oinarritutako lana, grisez, urdinez eta berdez kolore finez entonatuaz, etnografiko gaien goralpenak eginaz.

Esan dezakegu Díaz Plajarekin batera beste gai batez dioena geureganatuz, gure artearen sortzaileen euskal artisten lana sinfoniko orkestaren antzekoa dela.

Tresna bakoitzari bere hots berezia dagokio, baina denak elkarturik konziertoan hots armoniko bat eskaintzen digute.

Gure pintura tradizionala sortu zuten pintoreek era batean jokatu izan bazuten ere, horrek ez du gaurregun hildo berari jarraiki pintatu behar denik esan nahi.

Haiek beren lana egin zuten egungoak berea egiten ari diren bezalaxe.

Bakoitzak bere meritu eta bere bereak diren alderdi onekin ezagutuko da.

Hemen bertako artea sortu zutenek badute meriturik: alde batetik tradiziorik eta joerarik ez zegoen herrialde batean sortu zirelako eta artistik hondarretan artistik lorategia egin zutelako.

Ondorengo belaunalditakoak geranok (euskal pintatzaileen), bizantinismoak alde batera utziaz, gorengo artisten goraipamenetan pobre izateari uko egitera behartuak gaude.